Itxi

telebista

El Conquistador-en castinga

Jonathan Sanchez, Cadizko gizon alaia

Onintza Aiestaran

EITB

Algortako lagun batzuen bidez ezagutu zuen saioa eta ordudanik astero jarraitu du saioa Internet bidez.

Gaurko hautagaiaren izena Jonathan Sanchez da.&' || 'nbsp;Algortako lagun batzuen bitartez ezagutu zuen saioa eta geroztik astero jarraitu du programa Internet bidez. Cadizko gazte honek erresistentzia handia du eta trebea da. Halaber, arazoak daudenean jendea lasaitzen saiatu eta elkarrizketa bultzatzen duela dio. Cadiz C.F. taldearen armarria tatuatua du besoan. Are gehiago, Patagoniara joanez gero bere taldea ikusi gabe gaizki pasako lukeela dio. Gainontzean, ez dio beldurrik hotzari, goseari eta gainerako baldintza gogorrei. Jonathan edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.

Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.

Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.