Itxi

telebista

22:30ean

'El Conquistador del Caribe: la cuenta atrás' saioa, gaur gauean, ETB2n

EITB

Julian Iantzik gidatuta, realityaren hamalaugarren edizioan parte hartuko duten kapitainak eta 30 lehiakideak aurkeztuko ditu saioak.

Gaur gauean, abentura hasiko da Euskal Telebistan, 'El Conquistador del Caribe: la cuenta atrás' saioaren estreinaldiarekin. Julian Iantzi gidari izango duen saioak realityaren hamalaugarren edizioan parte hartuko duten kapitainak eta 30 lehiakideak aurkeztuko ditu. Gainera, lehen immunitate jokoan parte hartuko duten hamar partaideko hiru taldeen osaketa erakutsiko du.

Gotzon Mantulizek, bere aldetik, Kolonbiatik egingo du bat saioarekin, eta lehiaketaren hainbat sekretu azalduko ditu. Hiru kanpamentuetako ezaugarriak erakutsi, lehen jokoaren mekanikaren berri eman, eta Kolonbiako Karibe itsasoak lehiakideei egingo dien harreraz arituko da, besteak beste.

Julian Iantzirekin batera, ohiko conquistologoak bilduko dira platoan, kapitain eta lehiakideen profilak aztertzeko asmoarekin: Juanito Oiarzabal eta Jose Luis Korta 'El Conquistador'eko kapitain mitikoak, David Seco eta Isa Landa, eta Isma Pereiro eta Carol Calvo aurreko edizioko lehiakide ohiak, besteak beste.

Aurten, lehen aldiz, realityan parte hartzeko castingera aurkeztutako ehunka lagunen artean aukeratu dituztela esango die Julian Iantzik lau lehiakideri, eta horretarako, Arrasatera, Donostiara, Soraluzera eta Gorlizera joango da gure aurkezlea. Gainera, beste lehiakide batzuen azterketa medikoak eskainiko ditu saioak, eta aukeratutakoen senide eta lagunen bisita jasoko dute platoan.

'El Conquistador del Caribe' realityaren hasierako saio hau jai handia izango da, Joseina Etxeberriaren musika izango dute eta Ainhoa Etxebarriak jarraitzaileen txioak eta iruzkinak irakurriko ditu.

'El Conquistador del Caribe: la cuenta atrás' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

us-en.