Itxi

telebista

22:30ean

Zinemaren industrian emandako sexu-abusuen inguruko salaketak hizpide '7 días' saioan

EITB

1Arantza Ruiz eta Estibaliz Ruiz de Azuak gidatutako saioak Gurutze Beitia, Ylenia Baglietto eta Ana Pimenta aktoreak eta Lucía Marzo modeloa bilduko ditu mahai-inguruan.

Gaur gauean, '7 Días' saioak zinemaren industrian eman diren sexu-abusuen inguruko iskanbila aztertuko du. Hollywoodeko hainbat aktore ezagunek Weinstein ekoizle boteretsua salatu zutenetik, beste hainbat denuntzia eman dira argitara mundu osoan zehar. Salaketa kopuru handi honen aurrean, kontrako iritzia dutenak ere badaude. Catherine Deneuve kide duen Frantziako artista talde batek piropoak eta abusuak ez nahastea eskatu du. Gai polemiko hau hizpide hartuta, Arantza Ruiz eta Estibaliz Ruiz de Azua kazetariek gidatutako saioak Gurutze Beitia, Ylenia Baglietto eta Ana Pimenta aktoreak eta Lucía Marzo modeloa bilduko ditu mahai-inguruan. Gainera, Juan Antonio Petuya abokatua sexu-abusuaren mugak non dauden eta eman beharreko pausu legalak zeintzuk diren azalduko ditu.

Bestalde, Montse Ramírez, Carlos Martínez, Eduardo Azurmendi, Danilo Albín eta Itziar Gorospe kolaboratzaileak Kataluniako egoera politikoaz jardungo dira solasaldi mahairen inguruan.

'7 Días' ostiraletan izaten da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.

us-en.