Itxi

telebista

Saria

Baserritarron Laguna saria 'Sustraia' saioari

EiTB

ENBA nekazaritza sindikatuak saioareN ibilbide luzeaan baserriaren eta baserritarren alde egindako lana nabarmenduko du

ENBA nekazal sindikatuak, Baserritarron  Laguna sariaren hirugarren edizioan 'Sustraia' telebista saioa sarituko du bere 28 urtetako ibilbide luze eta oparoan (lehen emisioa 1989ko apirilaren 8an izan zen) 'baserria eta baserritarren bozgorailua ezin hobea izan delako, baserriko errealitate aldakorraren berri emanaz eta hiritargoan landa guneekiko sentiberatasuna lantzeko tresna aproposa izateagatik' azaldu dute ENBAkoek

'Telebista saioa, bere estilo lasai eta patxadatsuarekin, izaera dibulgatiboarekin, bidelagun ezin hobea izan dugu lehen sektorearen irudia euskal gizarte osoarengana helarazteko garaian' gaineratu dute.

Saria igandean, urtarrilaren 28an, banatuko dute,  Urnietako Salesiarren Ikastetxean ospatuko duten ENBAren Batzar Orokorrean.