telebista
Bi Argia sari EiTBrentzat
Aitzol Barandiaran eta Uxue Alberdi, eta 'Ekosfera' irratsaioa, Argia sariak
EiTB
Ostiral honetan banatu dituzte eta, ohi bezala, euskarazko komunikazioan nabarmendu diren talde, enpresa, profesional edo produktuei eskaini dizkiete sari hauek.
EiTBk bi Argia sari eskuratu ditu ostiral honetan izan den sari banaketa ekitaldian. Bateko, Uxue Alberdik eta Aitzol Barandiaranek Ikus Entzunezko Argia saria irabazi dute, ETBn Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiari egindako jarraipenagatik. Besteko, Jokin Aldazabalek zuzentzen duen 'Ekosfera' irratsaioa Irratiko Argia sariarekin nabarmendu dute, Euskadi Irratiko uhinetatik kontzientzia ekologikoa hedatzeko egin duen lanagatik.
Horrez gain, Iruñeko Udalak Sustapen Ekintza Onenaren Argia saria jaso du; Gabi de la Mazak Txantxangorria Youtube kanalarengatik Internet Argia saria; Harmaila kirol aldizkariak Prentsa Idatziko Argia saria, eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsek eta Bakearen Artisauek Merezimenduzko Argia sari bana eskuratu dituzte.
Argia sariak ostiralean, urtarrilaren 26an, banatu dira Usurbilgo Atxega jatetxean egindako ekitaldian. Argia astekariak, sari hauen bidez, komunikazioaren munduan euskaraz eginiko lana eta ahaleginak eskertu eta goraipatu ditu
Aitzol Barandiaran eta Uxue Alberdi. Argazkia: EiTB
zkia: EiTB