Itxi

telebista

ETB1, 09:00

Maria Solana gonbidatu, gaur, 'Egun On Euskadi' saioan

A.A.| EiTB

Nafarroako Gobernuko bozeramailea elkarrizketatuko du Estepan Aldamiz-Etxebarriak.

Gaurko 'Egun On Euskadi' albistegiko elkarrizketaren tartean, Maria Solana Nafarroako Gobernuko bozeramaile eta Hezkuntza kontseilariarekin mintzatuko da Estepan Aldamiz-Etxebarria. Foru Erkidegoko aktualitatea izango dute aztergai.

Solasaldirako tartean, Mikel Aramendi, Tasio Erkizia eta Esteban Antxustegi bilduko dira mahaiaren inguruan, egun-eguneko gaiei buruz hitz egiteko.

Eguneko albiste kontakizunarekin osatuko da goizeko bederatziak eta hamaikak eta laurden bitartean ikusgai izango den saioa.


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista