telebista
'El Conquistador'-en castinga
'El Conquistador'eko castinga: Itxaso Neira, emakume oso lehiakorra
Onintza Aiestaran
EITB
Kick boxing modalitatean Espainiako eta Europako txapeldun izateko prestatzen ari da.
Gaurko hautagaiaren izena Itxaso Neira da.&' || 'nbsp;Baserri batean bizi da. Baserriko lanak egitera ohitu gabe dagoela esan du, baina apurka-apurka landa inguruko bizitzara egokitzen ari da. Lehia da bere bizimodua. Gaur egun, kick boxing modalitatean Espainiako eta Europako txapeldun izateko prestatzen ari da. Halaber, pertsona lehiakorra, burugogorra eta lagun ona dela esan du. Itxaso Neira edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behealdean aurkituko duzuen estekari jarraitu. Botoa ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.
Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak.
Aurten ere jende ugari izan da ''El Conquistador del Fin del Mundo''n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baino gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egin ziren deialdietara.