Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Eskubaloia, futbola eta pilota, gaur, zuzenean

A.A.| EiTB

Super Amara Bera-Bera-Rincón Fertilidad Málaga, Leioa-Tudelano eta Ezkurdia-Zabaleta / Laso-Albisu partidak izango dira ikusgai.

Zuzeneko hiru emanaldi izango ditugu larunbat honetan ETBn eta eitb.eus-en.

Hasteko, Bigarren B Mailako Leioa-Tudelano norgehiagoka, 16:00etan. Eta honen segidan, Iruñeko pilota jaialdia. Bertan, bi partida hauek jokatu dira: Victor-L. Galartza / Artola-Erasun eta Ezkurdia-Zabaleta / Laso-Albisu (Binakako Txapelketa). Biak ala biak ETB1en emango dira.

18:00etan, ETB4n, Emakumeen Eskubaloi Ligako Super Amara Bera-Bera / Rincón Fertilidad Málaga norgehiagoka jarraitzeko aukera izango dugu.