telebista
Zinez
'Ezinezko hizkuntza' filma izango da ikusgai gaur gauean ETB1en
EITB
Rodrigo Roderok eta Michel Gaztambidek zuzendutako drogei buruzko drama honetan, Karra Elejaldek, Irene Escolarrek eta Andres Gertrudixek hartzen dute parte, besteak beste.
ETB1ek Ezinezko Hizkuntza (El idioma imposible, 2010) filma emitituko du. Francisco Casavellaren lan batean oinarritutako drogei buruzko drama hau Rodrigo Roderok eta Michel Gaztambidek zuzendu zuten, eta bertan Estatu espainiarreko aktore handienetako batzuk ageri dira; Karra Elejalde, Irene Escolar, Andrés Gertrudix, Helena Miquel, Tony Zenet edota Isabel Ampudia, besteak beste.
Fernando izeneko trafikatzaile bat du protagonista. Bartzelonan bizi da, eta anfetaminekin trafikatzeaz gain, batere gomendagarriak ez diren pertsonekin erlazionatzen da. Guztia aldatu egingo da Elsa ezagutzen duenean, bizitzeko gogo ikaragarria duen gazte sutsu eta aldi berean autosuntsitzailea. Bartzelona hiriko zailtasunei elkarrekin aurre egiten saiatuko dira.
Ez galdu Ezinezko Hizkuntza filma, gaur, 22:30ean, ETB1en!