telebista
22:30ean
Emakumeak protagonista, gaurko 'Con La Calle a Cuestas' saioan
EiTB
Martxoaren 8ko ekitaldiekin bat egingo du saioak eta emakueei buruzkoa izango da aste honetan.
Gaur, emakumeak izango dira 'Con La Calle a Cuestas' saioko protagonistak. Martxoaren 8ko ekitaldiekin bat egingo du saioak eta emakumeei buruzkoa izango da saioa.
Dark Ladies Euskal Herriko emakumeen motozale elkartearen historia ekarriko du saioak. Harley motoetan kilometroak eta kilometroak egiten dituen emakume taldearen berri emango digute.
Halaber, MercaBilbaon egongo da saioaren lan taldea eta bertan lan egiten duten hainbat emakume belaunaldien egunerokoa ezagutuko dugu.
Bestalde, 'Con La Calle a Cuestas' Aldatze Nafarroako emakume pilotarien lehen klubeko emakumeekin egongo da. Gizonak nagusi diren kirol honetan lekua topatzeko dituzten arazoak azalduko dituzte.
Unibertsitateko tunetan ere gizonak dira nagusi, baina EHU-Bizkaiako tunan guztiak dira emakumeak eta ez dute arazorik izan. Euskal musikako abesti ezagunak ere abesten dituzte.
Orobat, aste honetako saioa Lilatoiaren 29.edizioan, jaia eta aldarrikapena batzen dituen emakumeen lasterketan, egon da.
Ostegunetan, 22:30ean dago ikusgai 'Con La Calle a Cuestas' ETB2n eta eitb.eus-en.