telebista
20:00etan
'Historias a Bocados' saioa Itziarren izango da gaur
A.E.|EiTB
Debako tokiko entitate honetako bizilagunen sukaldaritza kontuak ekarriko ditu Ander Gonzalezek.
-
Itziar, Deba
Ander Gonzalez sukaldariak 'Historias a Bocados' Debako Itziarren izango da gaur, martxoak 10.
Besteak beste, Lourdes Albizuren historiaren berri izango du Gonzalezek. Albizuk enpresa batean egiten zuen lan, baina gurasoak zahartzen ari zirela ikusita, familia baserria Arriola Txiki nekazaletxe bilakatu du.
92 urteko Juan Mari Aizpuruak, berriz, igandero Donostiatik bere jaioterrira, Itziarrera, mezetan organua jotzera joaten dela kontatuko dio Anderri. Hamaiketako beroa egingo dute elkarrekin: salda, txistorra eta kroketak Salegi jatetxean.
Maitane Beristainek Lastur haranean bizitzeko ahalegina egiten du. Bertangoa da eta leku bizia eta etorkizunekoa izan dadin saiatzen da. Hartara, bestea beste, errota zaharberritu du. Bertan izango da Ander Maitanerekin artoa ehotzen.
'Historias a Bocados' 20:00etan dago ikusgai eitb.eus-en eta ETB2n.