Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Leioa-Logroñes eta Iruñeko pilota jaialdia, gaur, zuzenean, EiTBn

A.A.| EiTB

Pilotako Binakako Txapelketako bi partida jokatuko dira: Ezkurdia-Zabaleta / Elezkano II-Rezusta eta Agirre-Iturriaga / Etxeberria-Jaunarena.

Pilota eta futbola eskainiko dituzte eitb.eus-ek eta ETB1ek larunbat arratsaldean.

16:00etan hasita, futboleko Bigarren B mailako Leioa-Logroñes izango da ikusgai aurrena. 29. jardunaldiko partida emango dute Leioako Sarriena futbol zelaitik.

Ondoren, Iruñeko Labrit pilotalekuarekin egingo dute bat ETBko kamerek. Bi partida jokatuko dira bertan: Binakako Txapelketako lehen mailako Ezkurdia-Zabaleta / Elezkano II-Rezusta, lehendabizi, eta promozio mailako Agirre-Iturriaga / Etxeberria-Jaunarena, ondoren.

Miguel Soroa pilota torneoko finalak (12:00, ETB4) eta Aiztondo txirrindularitza probaren laburpena (14:00, ETB4 eta eitb.eus) izango dira ikusgai, larunbateko kirol eskaintza osatzeko.