Itxi

telebista

20:00etan

'Historias a Bocados' Lesakan izango da arratsaldean

EITB

Ander Gonzalezek Nafarroako herri honetako biztanleen gastronomiarekin lotutako istorioak ezagutuko ditu.

  • Ander Gonzalez, Okondon egon zenean. (Argazkia: EiTB)

    Ander Gonzalez, Okondon egon zenean. (Argazkia: EiTB)

Ander Gonzalez sukaldariak Nafarroako Lesaka herria bisitatuko du gaur 'Historias a Bocados' saioan.

Hasteko, Beti Gazte Kirol eta Kultur elkartea ezagutuko du eta elkarteko sokatira taldearekin izango da. Gerardo Telletxea eta Unai Gurrutxaga sokatira taldeko kideekin batera, entrenamendu batean parte hartuko du. Ondoren, arkume txuletilak patatekin prestatuko dizkie.

Tomas Rekondo oso ezaguna de Lesakan. Izarra okindegiko okina izan da jubilatu arte eta udal musika bandan jo du urte luzez. Ander Gonzalezekin batera patata tortilla pintxoa jan eta musean jokatuko dute.

Amaitzeko, Jozelo Goizueta ezagutuko du. Suhiltzaile boluntarioa da Lesakan eta bere lanaz eta eguneroko istorioez hitz egingo du Anderrekin, Nafarroako plater tipiko bat prestatzen duen bitartean: Txuri eta Beltz.

'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai, 20:00etan eitb.eus-en eta ETB2n.