Itxi

telebista

Kirolak

Emakume Master Cup-a eta Binakako Txapelketa, gaur, zuzenean, EiTBn

Promesen mailako eta lehen mailako finalerdiak eskainiko dira goizean Oñatitik; Ezkurdia-Zabaleta / Altuna III-Martija partida arratsaldean Eibartik.

Zuzeneko bi pilota emanaldi izango ditugu igandean ETB1en eta eitb.eus-en.

Goizean, 'Oreka' saioaren barruan, 11:30ean hasita, Emakume Master Cup txapelketako finalerdietako partidak izango ditugu ikusgai Oñatitik, promesa mailako eta lehen mailakoa. Bikoteak honako hauek izango dira: Promozio mailan, Alaitz Badiola eta Oihana Orbegozo, Maddi Unanueta Naroa Agirreren aurka lehendabizi; eta ondoren, Amaia Vicario eta Ainhoa Urien Nagore Aramendi eta Oihana Unanueren aurka. Lehen mailan, Miren Larrarte eta Maider Mendizabal, Olatz Arrizabalaga eta Leire Etxanizen aurka lehenengo; eta ondoren, Amaia Araiztegi eta Maddi Mendizabal, Patri Espinar eta Eneritz Arrietaren aurka. Juanan Legorburu arduratuko da kontakizunaz Xabier Anduezarekin batera.

17:00etan, 'ETB Kantxa' saioa hasiko da Eibarko Astelenatik. Bertan, gizonezkoen Binakako Txapelketako finalerdietako norgehiagoka jokatuko da: Joseba Ezkurdia eta Jose Jabier Zabaleta, Jokin Altuna eta Julen Martijaren aurka. Estelarraren aurretik Mendizabal III-Merino I / Jaka-Irusta eta ondoren Arretxe II-Iturriaga / Ugalde-Erostarbe partidak izango ditugu ikusgai. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira esatariak.

16:00etako herri kirolen tartean goma gaineko Munduko Sokatira Txapelketaren laburpena egingo du Xabier Ormazabalek.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Kirolak
  • Pilota