telebista
'El Conquistador'-en castinga
'El Conquistador'eko castinga: Lourdes Gomez, maratoiko txapelduna
Onintza Aiestaran
EITB
Running irakaslea da eta hipermerkatu batean egiten du lan.
Gaurko hautagaiaren izena Lourdes Gomez da. Lourdes kirolari petoa da etaEuskal Herriko maratoi eta maratoi erdiko txapelak irabazi ditu. Bere burua prestaturik ikusten du bai fisikoki eta bai psikologigoki. Ez du uste emakumeak ahulagoak direnik; berak mutil asko aurreratzen ditu lasterketetan eta askori ez zaie hori gustatzen. Lourdes edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behealdean aurkituko duzuen estekari jarraitu. Botoa ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.
Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak.
Aurten ere jende ugari izan da ''El Conquistador del Fin del Mundo''n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baino gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egin ziren deialdietara.