telebista
Estreinaldia
'Los asesinatos de Midsomer' telesaila, igandero, ETB2n
eitb.eus
EiTB
Atal bakoitzean, Midsomer izeneko fikziozko konderrian gertatzen diren hilketak argitu beharko ditu Barnaby detektibeak.
Igande honetatik aurrera, 'Los asesinatos de Midsomer' telesail britainiarra estreinatuko du ETB2k. Caroline Grahamen liburuetan oinarritzen da intrigazko telesail hau.
1997an hasi zen emititzen telesaila eta Ingalaterrako Buckinghamshire eta Oxfordshire konderrietako herri eta hirietan grabatu ziren atal ezberdinak.
Tom Barnaby (John Nettles) detektibeak Midsomer izeneko fikziozko konderrian gertatzen diren hilketa ezberdinak ikertu beharko ditu. 13. denboralditik aurrera, John Barnaby (Neil Dudgeon) Tomen lehengusu gazteago batek hartuko dio lekukoa.
Los asesinatos de Midsomer telesaila igandero eskainiko du ETB2k, 18:00etan.