telebista
20:00etan
'Historias a Bocados' saioak Gordexolara egingo du txangoa gaur
EiTB
Hung Fai aurkezleak bertan bizi direnenen istorioak eta sukalde kontuak bilduko ditu.
'Historias a Bocados' saioan, Hung Fai sukaldariak Gordexolara bisita egingo du gaur, bertan bizi direnen istorio pertsonalak eta sukalde kontuak ezagutzeko.
Ohitura da Bizkaiko alderdi horretan odoloste goxoak egitea eta zeregin horixe da Jose Luis Sasiainen Albitxu Odolosteak enpresaren egitekoa. Hung Faik gero odolkiak egiteko erabiliko dituen porruak baratzetik biltzen lagunduko dio.
Iker Ulibarri baserritarrak, berriz, Asier anaiarekin gazta eta txakolina ekoizten ditu. Bi produktuak ekologiko etiketarekin saltzen ditu. Txakolina eta gazta dastatu ondoren, Ikerrek lanean jarriko du Hung Fai, txakolina mugitzen eta botilei etiketak jartzen jarriko du. Azkenik, sukaldariak nekazal giroko beste esperientzia berria izango du: artzaintza. Ikerri ardi latxak ukuilutik ateratzen eta Gordexolatik barrena dauden zelaietan paseatzen lagunduko dio.
Azkenik, Hung Faik Loli Villanueva ezagutuko du eta berarekin inoiz aurretik bizi ez dituen egoerei egin beharko die aurre. Gordexolako emakume honek gantxilloa egiten du eta sukaldaria zeregin horretan ikusiko dugu.
'Historias a Bocados de Gordexola' 20:00etan dago ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en.