Itxi

telebista

22:30ean

'La Manada'ko kideei ezarritako zigorra aztergai, gaur gauean, '360º. Tú Decides'en

EITB

Saioak, gainera, Atsasuko kasuaren azken datuak emango ditu.

  • Emakume talde bat Nafarroako Auzitegiaren kanpoaldean zigorragatik protestan

    Emakume talde bat Nafarroako Auzitegiaren kanpoaldean zigorragatik protestan. Argazkia: EFE

Nafarroako Auzitegiak bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri die 2016ko sanferminetako talde bortxaketaren bost egileei, sexu abusu delituagatik. Ez die ordea, sexu-eraso delitua egotzi. Epaiak haserrea sortu du gizartean eta gaurko '360º. Tú Decides' saioak auzitegiaren epaia aztertuko du 50 hiritar parte-hartzaileekin. Gainera, defentsako eta akusazioko abokatuekin arituko dira, eta Asun Cassasola Nagore Laffageren amarekin eta Amaia Bakaikoa psikologoarekin hitz egingo dute.

Horrez gain, Altsasuko kasuaren datu guztiak emango dituzte saioan. Bideo batek guardia zibilen bertsioa ezeztatzen duen arren, gertatutako terrorismoa dela mantentzen du fiskaltzak. Gai honen inguruan aritzeko, Javier Ollo Atsasuko alkatea hartuko dute saioan, eta gainera, Edurne Goikoetxearekin, Ainara Urkijo auzipetuaren amarekin, izango dira.

Garbiñe Biurrun Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko magistratuarekin aztertuko dituzte bi gaiak, eta gainera, Tito Irazusta, Irantzu Varela, Fernando Palacios eta Galder del Campo solaskideak izango dituzte solaskide.

'360º. Tú Decides' ostiraletan izaten da ikusgai, 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.