Itxi

telebista

22:30ean

'Hasiera guztiek bukaera dute' ETAren amaieraren inguruko saio berezia, gaur, ETB1en

E.A. | EiTB

Elkarrizketa eta solasaldien bitartez, ETAren bukaera izango dute aztergai, eta etorkizunera begira ere jarriko dira. Xabier Madariagak aurkeztuko du.

Ostiralean Kanbon ETAren amaiera ekitaldia izan aurretik, 'Hasiera guztiek bukaera dute' saio berezia eskainiko du gaur ETB1ek, hamarkada hauetako ibilbidea aztertu eta etorkizuneko agertokia jorratzeko.

Xabier Madariagak gidatuta, ETAren amaieraz hitz egingo dute, tartean azken agiriak eta Kanboko ekitaldia bera ere hizpide hartuta. Saioan, ETAren historia izango dute aztergai, eta biktimak, gizartearen jarrera, konponbide saiakerak eta presoen egoera ere izango dira mahai gainean.

Saio berezi honetan, hainbat lagun elkarrizketatuko dituzte: Jesus Egiguren, Joseba Egibar, Amaia Fernandez, Pili Zabala, Maixabel Lasa, Garbiñe Biurrun, Juanjo Alvarez, Joseba Azkarraga eta Jose Felix Azurmendi, besteak beste. Elkarrizketa sakonago bat ere izango da, Rafa Diezekin.

Solasaldirako tartea ez da faltako, eta Xabier Barandiaran, Patxi Zabaleta, Ihintza Arrieta, Galder del Campo eta Jagoba Alvarez izango dira gonbidatu bertan.

'Hasiera guztiek bukaera dute' ETAren amaieraren inguruko saio berezia asteazkenean izango da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.