Itxi

telebista

20:00etatik aurrera

ETAren amaieraren inguruko albistegi bereziak, gaur gauean, ETB1en eta ETB2n

I. A. | EITB.EUS

ETB1en eta ETB2n albistegi bereziak izango dira ikusgai; beraz, gaur ez da egongo ez "Gure Kasa" ez "Gailurra Xtreme" ezta "Con la Calle a Cuestas" ere.

  • Amaia Cayero eta Xabier Usabiaga aurkezleak

    Amaia Cayero eta Xabier Usabiaga aurkezleak. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, ETB1en eta ETB2n programazio berezia izango da ETAk bere amaiera iragarri duela eta. Kate bakoitzean albistegi bana izango da ikusgai. Biak ala biak eitb.eus-en ere zuzenean izango dira ikusgai.

ETB1en, ohi bezala, 20:00etan hasiko da "Gaur Egun" saioa, eta bertan ETAren iragarpenari buruzko informazioa eskainiko dute. "Eguraldia"ren ostean hasiko da albistegi berezia, Amaia Cayeroren eta Xabier Usabiagaren eskutik. eitb.eus-en ere ikusgai izango da, Telebista Zuzenean webgunean. Beraz, gaur ez dira izango ikusgai ez "Gure Kasa" ezta "Gailurra Xtreme" ere. Albistegi bereziaren ostean "Hasiera guztiek bukaera dute" saioa egongo da ETB1en, eta horren ondoren ostegunetako ohiko programazioa itzuliko da, "EiTB Kultura Transit"en emanaldiarekin.

ETB2n, 21:00etan abiatuko da "Teleberri" ohi bezala, eta bertan ETAk goizean egin duen iragarpenaz arituko dira, besteak beste. "Eguraldia" saioaren ostean hasiko da albistegi berezia, Africa Baetak eta Xabier Garcia Ramsdenek aurkeztuta. eitb.eus-en ere ikusgai izango da, Televisión en Directo webgunean. Beraz, gaur ez da eskainiko "Con la Calle a Cuestas" saioaren atalik. Albistegiaren ondoren Reconciliación indarkeriaren biktimen arteko topaketak biltzen dituen dokumentala egongo da ikusgai ETB2n, eta horren ostean ostegunetako ohiko programazioa bueltatuko da "EiTB Kultura Transit" saioarekin.