Itxi

telebista

22:00etan

'Las mujeres de Bletchley' telesaila, igandean, ETB2n

EITB

Bigarren Mundu Gerrako Ingalaterran girotuta dago hilketei buruzko thriller dramatiko hau.

  • Telesailaren argazki promozionala

    Telesailaren argazki promozionala

ETB2k igande honetan estreinatuko du Las mujeres de Bletchley (Bletchley Circle, 2012-2014) saioaren bigarren denboraldia. Hilketei buruzko thriller dramatiko hau Andy De Emmonyk, Sara Harding-ek eta Jamie Payne-k zuzendu zuten, eta aktore-zerrenda luzea erabili zuten bertan. Aktore horien artean, nabarmentzeko modukoak dira Sophie Rundle, Rachael Stirling, Anna Maxwell Marin eta Julie Graham.

Bigarren Mundu Gerrako Ingalaterrako ‘Bletchley Park’ enpresan langileak buru-belarri ari dira lanean Alemaniako Armadaren kodea argitzeko. Hainbat urte geroago, gerra amaitu ostean, Susanek ezin dio bere egunerokotasunean patroiak ikusteari utzi, eta Londresen hainbat hilketa gertatu izana aitzakia bikaina da beretzat bederatzi urte lehenago batera lanean jardun zuten beste hiru emakumeri deitu eta elkarlanean aritzeko. Helburu bakarra dute: heriotzek jarraitzen duten kodea argitzea, hiltzaileak beste inor hil aurretik.

Ez galdu Las mujeres de Bletchley telesailaren bigarren denboraldiaren estreinaldia igandean, 22:00etan, ETB2n!