telebista
20:00etan
'Historias a Bocados' Otxandion izango da gaur
EiTB
Hung Faik bertako zenbait bizilagunen eskutik sukaldaritzarekin zerikusia duten istorioen berri izango du.
-
Hung Fai sukaldaria, Aizarnazabalen egon zenean. (Argazkia: EiTB)
Hung Fai 'Historias a Bocados'eko aurkezlea Bizkaiko Otxandio herrian izango da gaur, maitzak 19, eta bertako zenbait bizilagunen eskutik sukaldaritzarekin zerikusia duten istorioen berri izango du.
Jose Miguel Gonzalez de Audikana eta Juan Lus Bengoa koinatuak dira eta biek oso gogoko dute arbi-gara ereitea, Otxandioko baserrietan aintzinetik erein den landarea. Uztaren zati bat abereentzat zen eta bestea, berriz, gizakion elikagai gisa erabili da. Horren berri eman eta sukaldean prestatuko dute Hung Fairentzat.
Gurutze Calvo Bilboko Deustu auzoko biologoa da eta duela zortzi urtetik hona Otxandion bizi da familiaren baserrian. Aurretik 20 urte eman zituen Hegoafrikan, muskuiluaren inguruko ikerketan.
Luis Polanco 34 urteko gaztea Otxandiokoa da jaiotzez. Mondragon Taldeko lantegi bateko langilea da eta bizimodu bilakatu dituen bi zaletasun ditu: bateko, piriniar arrazako 20 behi ditu eta horiek zaintzen aritzen da; besteko, aizkolari jardunean hasi da orain gutxi.
'Historias a Bocados' gaur dago ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 20:00etan.