telebista
20:00etan
'Historias a Bocados' Alegria-Dulantzin izango da gaur
EiTB
Hung Fai sukaldaria Arabako lautadako herri honetan artea nonahi dagoela jabetuko da.
-
Hung Fai, Arbizun. (Argazkia: EiTB)
Hung Fai 'Historias a Bocados'eko aurkezlea Alegria-Dulantzin izango da gaur, eta Arabako lautadako herri honetan artea nonahi dagoela jabetuko da.
Kalean, etxeetako aurrealdeak margotuta eta hainbat horma artelan bihurtuta ikusi ahal izango ditugu. Anuka Diaz de Espada da egilea eta Hung Fai kalean topatuko da berarekin, kaleko artelan hauei ukituak ematen ari dela. Ondoren, eraikin baten aldamenean margotutako bi mural handi ikustera joango dira elkarrekin.
Halaber, Celia Gomezen eguneroko jarduna da jostea eta hori ere arte handiz egiten du. Hung Fai baratzera eramango du, baina ez barazkiak biltzera, jostera baizik. Baratzea da, hain zuzen ere Ceciliaren josteko lekurik kuttunetakoa.
65 urterekin erretiroa hartu berri duen Manolo Marcosek miniaturazko eraikinak egiten ematen du denbora. Oraintxe erdi aroko herria egiten ari da eta Hung Fai txundituta geldituko da maketak egiteko behar duen lan zehatza ikusita.
'Historias a Bocados' 20:00etan dago ikusgai eitb.eus-en eta ETB2n.