telebista
Goizeko albistegia
Andres Krakenberger, ostiraleko 'Egun On Euskadi' saioan
A.H.
EITB
Argiluz elkartearen sortzailea giza eskubideen inguruan arituko da solasean.
Ostiral honetan ETB-2ko ''Egun On Euskadi'' saioak Andres Krakenberger izango du gonbidatu. Giza eskubideen aldeko Argiluz euskal elkartearen sortzaileetako bat da Kralenberger eta Amnistia Internazionaleko euskal delegazioko zuzendari moduan lan egin zuen urte luzez. Aitzol Zubizarretarekin izango duen solasaldian, Argiluz elkartearen helburuez eta Euskadin giza eskubideen alde egin daitekeen lan eta ekintza ezberdinez arituko da.
Bestalde, Juan Mari Gastaca, Josean Izarra eta Iñaki Gonzalez solakideek eguneko gairik garrantzitsuenak komentatuko dituzte.
''Egun On Euskadi'' goizeko 08:00etako albiste aurrerapenarekin hasiko da.