Itxi

telebista

Zinez

'Nire aitaren etxea' filma, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EiITB

Gorka Merchán donostiarrak zuzendutako film dramatiko honetan Carmelo Gómez, Juan José Ballesta, Verónica Echegui, Álex Angulo eta Emma Suárez hartzen dute parte.

0:27
'Nire aitaren etxea' filma.

Nire aitaren etxea (2008) filma izango da ikusgai gaur gauean ETB1en eta eitb.eus-en. Gorka Merchán donostiarrak zuzendutako film dramatiko honetan Carmelo Gómez, Juan José Ballesta, Verónica Echegui, Álex Angulo, Emma Suárez, Irene Bau, Aitor Beltrán, Mikel Aranburu eta Iñaki Font ari dira aktore lanetan.

Argentinan 10 urte igaro ostean, Txomin Garay enpresari eta pilotari ohia jaioterrira itzuli da bere emazte eta alabarekin. Azken urteotan ez du harremanik izan bere anaia Koldorekin, iraganean politika kontuek elkarrengandik aldendu baitzituzten. Orain, hilzorian dagoela, anaiak mesede bat eskatu dio Txomini: bere seme nerabea, Gaizka, bide onean jartzen laguntzea. Gaizka etorkizun handiko pilotaria da, baina ez du arreta osoa horretan jarria. Txominek pilotaren aitzakia erabiliko du bere iloba nerabearengana gerturatzeko.

22:45ean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en Nire aitaren etxea filma.