Itxi

telebista

'El Conquistador'-en castinga

'El Conquistador'eko castinga: Itziar Saila, surflari aragoitarra

Onintza Aiestaran

EITB

Euskal Herria maite du eta maiz joaten da Sopelanara eta Zarautzera.

Gaurko hautagaiaren izena Itziar Saila da.&' || 'nbsp;18 urteko neska honek eskalada, surfa eta snowboarda gustuko ditu. Aragoiarra da eta Euskal Herria maite du. Bi udatan Zarautzen lan egin du eta gainera, maiz joaten da Sopela edo Zarautzera surfean aritzera. Fisikoki %100ean dagoela esan du eta aukeratuetako bat bada, programa irabazteko gai dela uste du. Halaber, burugogorra da, saiatua eta erraz egokitzen da egoera guztietara. Itziar edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behealdean aurkituko duzuen estekari jarraituz. Botoa ematen duzuen guztion artean Ternua etxearen produktu sorta bat zozkatuko dugu.

Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak.

Aurten ere jende ugari izan da ''El Conquistador del Fin del Mundo''n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baino gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egin ziren deialdietara.