Itxi

telebista

22:00etan

'Poder absoluto' filma, gaur gauean, ETB2n

EITB

Zuzendari lanetan aritzeaz gain, aktore paperak ere bete ditu Clint Eastwoodek thriller honetan. Berarekin batera ari dira Gene Hackman, Ed Harris, edota Dennis Haysbert, esate baterako.

Poder absoluto (Absolute Power, 1997) filma izango da ikusgai, gaur gauean, ETB2n. Zuzendari lanetan aritzeaz gain, aktore paperak ere bete ditu Clint Eastwood handiak thriller honetan. Berarekin batera ari dira, baita ere, Gene Hackman, Ed Harris, Laura Linney, Judy Davis, Scott Glenn eta Dennis Haysbert, esate baterako.

David Baldacciren eleberrian oinarrituta, Poder absoluto filmak Luther Whitneyren (Clint Eastwood) bizipenak ditu ardatz. Gizon aberats bat Karibean oporretan dagoela aprobetxatuz, bere etxean lapurreta egitea da bere plana, baina egoera goitik behera aldatuko da lapurra Estatu Batuetako Presidentearen hilketan testigu bihurtzearekin batera. Hilketan nahasita daude Presidentea, bulegoko buruzagia eta Zerbitzu Ezkutuko bi agente. Whitney kriminalak ez du jakingo nora jo Etxe Zurian gertatutako hilketa salatzeko.

Ez ezazu galdu Poder absoluto filma, gaur, 22:30ean, ETB2n!

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema