Itxi

telebista

20:00etan

Busturiara joango da 'Historias a Bocados' arratsaldean

EiTB

Busturialdea eskualdeari izena ematen dion herria ezagutuko du Hung Fai sukaldariak.

  • Hung Fai

    Hung Fai

Bizkaia aldean egingo du asteburu honetako lehen geldialdia Hung Fai sukaldariak 'Historias a Bocados' saioarekin, Busturialdea eskualdeari izena ematen dion Busturia herrian.

Erroxeli Ojinagaren eskutik Urdaibai, EAEko Biosferaren Erreserba bakarra, ezagutuko du Hung Faik, baita Erroxeliren Abiñaburu jatetxea ere. Bertan, 'Mingaina saltsan' prestatuko dute.

Patxi Bilbao busturiarrak istorio asko ditu kontatzeko. Petrolio ontzi batean marinel izan zen gaztetan, gero harakina eta egun, erretiroa hartuta dagoenez, pianoa jotzen eta dantzan orduak ematen ditu.

Lukoi Baserria ere ezagutuko du Hung Faik. Bost lagunen artean kudeatzen dute ekologia ardatz duen nekazal etxe hau. Hamar negutegi baino gehiago dituzte eta denetariko barazkiak landatzen dituzte. Alberto Agirrebeitiarekin eta Josu Jovenekin baserriko lanetan arituko da Hung Fai, eta arrozarekin eta barazkiekin plater goxo bat prestatuko die.

'Historias a Bocados' 20:00etan emango da ETB2n eta eib.eus-en.