Itxi

telebista

20:00etan

Zuñigako gastronomia ezagutuko dugu 'Historias a Bocados' saioan gaur

EiTB

Pili Abaigar, Oscar Yaniz eta Joseba Grandes herritarrak izango ditu gidari Hung Faik.

Nafarroako Zuñiga herriko istorioak ezagutuko ditugu gaur 'Historias a Bocados' saioan.

Pili Abaigarrek herriaren orainaz eta iraganaz hitz egingo dio, baratzean aitzurrarekin lan egiten erakusten dion bitartean. Ehoziri-lana egiten ere arituko dira eta usakumea saltsan prestatuko dute.

Herrian taberna bakarra dago, Zuñiga izena duena. Oscar Yaniz jabearekin elkartuko da Hung Fai. Bertan txuleta eder bat prestatuko dute eta egurraz lantzeko duen zaletasunaz ere arituko dira.

Hirugarren protagonista Joseba Grandes izango da. Algortakoa da jaiotzez, baina udan oporretan joaten zen Zuñigara eta egun bertan bizi da. Hung Fai perretxikotara joango da berarekin eta ondoren kotxearen maletategian prestatuko dituzte.

'Historias a Bocados' 20:00etan izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.