telebista
22:45ean
'Life & Film' dokumentala, gaur, ETB1en
EiTB
Film dokumental honek Vojtech Jasny (Txekiar Errepublika, 1925) zuzendariaren bizipenak jasotzen ditu. Sonora Estudios etxeak eta Arkaitz Basterra zuzendariak ETBrekin batera ekoitzitako lana da.
ETB1ek Life and Film (The labyrinthine Biographies of Vojtech Jasny) dokumentala eskainiko du astelehenean. Sonora Estudios etxeak eta Arkaitz Basterra zuzendariak Euskal Telebistarekin batera ekoitzitako lana da.
Film dokumental honek Vojtech Jasny (Txekiar Errepublika, 1925) zuzendariaren bizipenak jasotzen ditu; 60ko hamarkadan Europan izandako zinemagilerik handienetako bat izan zen, eta egun New Yorken bizi da. Jasnyren kasuan, zinemak eta bizitzak harreman estua dute ezinbestean. Film honetan, oraindik bizirik dirauten bere lagunei egindako bisiten bidez, zinemagileak bere bizitza propioa lehen pertsonan islatzeaz gain, giltzarri izan ziren hainbat une ere jasoko ditu: Txekoslovakian izan zen inbasio nazia, horren ondorioz jasan behar izan zuen erbesteratzea, geroago New Yorkera iristeko uneak eta abar. Zineman arrakasta ezagutu zuen, mundu mailako zinemagile, musikari eta idazle onenen eskutik ikasi zuen, eta denborak aurrera egin ahala, bere konpromiso sozial eta politikoen ondorioz, erbesteratu behar izan zuen. KGB hiltzen saiatu zen, baina Vojtech Jasny beti izan da bere sentimendu eta sinesmenekin leial.
Ez galdu Life and Film pelikula, 22:45ean, ETB1en.