Itxi

telebista

A las 22:30

'Doctor Foster' telesailaren estreinaldia, gaur gauean, 'La Noche De...'n

EITB

'LND'k bi zatitan eskainiko du minisaila: gaur hasiera eta bihar amaiera.

  • Félix Linares, 'La Noche De...' saioaren aurkezlea. Argazkia: EiTB.

    Félix Linares, 'La Noche De...' saioaren aurkezlea. Argazkia: EiTB.

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Doctor Foster minisail britainiarra estreinatuko du telebistan. Intrigaz eta misterioz beteriko telesaila da, BBC kate publikoak ekoiztuta. Gemma Foster doktoreak bere senarrak engainatzen duela uste du, eta susmo horrek bultzatuta, obsesioa bihurtuko den ikerketa arriskutsu batean murgilduko da. Suranne Jones aktore protagonistak telebista aktore onenaren BAFTA saria irabazi zuen lan honengatik.

'La Noche de...'k bi zatitan eskainiko du Doctor Foster telesaila: asteartean hasiera izango da ikusgai eta asteazkenean amaiera, Felix Linaresen aurkezpen saio berri batekin batera.

Astearteko saioak Jurassic World pelikulako Chris Pratt aktorea hartuko du protagonista. Gizon xarmangarriaren ospe handia daukan arren, duela gutxi arte gehiegizko pisua zeukan eta inpotentzia arazoak izan zituela ere aitortu zuen. Los titulares de Chris Pratt atalak aktorearen ibilbidea errepasatuko du.

Amaitzeko, 'LND'k misterioz beteriko film baten grabazioa gogoratuko du. 50 urte bete dira La semilla del diablo pelikula estreinatu zenetik eta CSI: Hollywood atalak filmazio hartan bizi izan ziren fenomeno paranormalak, bat-bateko heriotzak eta hilketa bortitzak gogoratuko ditu.

'La Noche de... Doctor Foster' gaur eta bihar izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista