telebista
22:30ean
Altuerako lanak hizpide, gaur gauean, 'Con la Calle a Cuestas' saioan
EITB
Mendian lan egiten duten hainbat pertsonaren istorioak azalduko ditu.
-
Saioko protagonistak. Argazkia: EiTB
'Con la Calle a Cuestas' saioak mendian, naturaren erdian, lan egiten duten pertsonen istorioak azalduko ditu gaur.
Horien artean, Ignazioren kasua ezagutuko dute. Furgoneta-denda hartu eta Nafarroako Pirinioetako herri txikietatik ibiltzen da haragia, arraina eta lekaleak saltzen.
Bestalde, Gorbeiako aterpetxea daramaten Joseba eta Yolirekin egongo dira. Gorbeia mendia igotzean, mendi-aterpe honetan geldialditxo bat egitea oso ohikoa da, eta bertara hurbiltzen diren mendizaleei ahalik eta harrera onena egiten ahalegintzen dira Joseba eta Yoli.
Mendiak zaintzen dituzten basozainen lana ere ezagutuko dute, eta, amaitzeko, mendian argazki saioak egiten dituztenekin egongo dira.
'Con la Calle a Cuestas' saioa ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.