Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Beasaingo pilota jaialdia, gaur arratsaldean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Arteaga II.a - Aretxabaleta / Peña II.a - Albisu eta Bengoetxea VI.a - Laso partidak izango dira ikusgai.

  • Pilotari bat, eskuetan pilota duela. Argazkia: EFE

    Pilotari bat, eskuetan pilota duela. Argazkia: EFE

17:30ean egingo dute bat ETB1ek eta eitb.eus-ek Beasaingo Antzizar kiroldegiarekin. Lehendabizi, Arteaga II.a - Aretxabaleta / Peña II.a - Albisu partida izango da ikusgai, eta Lau eta erdiko San Fermin Torneoko final-zortzirenetako norgehiagoka, Bengoetxea VI.a - Laso pilotarien artekoa, ondoren. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza arduratuko dira kontakizunaz.