telebista
'El Conquistador'-en castinga
'Conquistador'eko castinga: Unai Viana, herriko 'saltseroa'
Onintza Aiestaran
EITB
Saltsa guztietako perrexila da.
Gaurko hautagaiaren izena Unai Viana da.&' || 'nbsp;Gazte honek herriko ia ekimen guztietan parte hartzen du: Mintzalagun talde baten koordinatzailea da, Kultura eta Kirol Elkarte batean lan egiten du, joalduna da eta kontzertu eta jaiak ere antolatzen ditu. Halaber, futbolean jokatzen du herriko taldean eta bertso-eskolan ere hasiberria da. Pertsona zintzoa, hiztuna, bromazalea eta kabroia dela esan du. Unai edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behealdean aurkituko duzuen estekari jarraituz. Botoa ematen duzuen guztion artean Ternua etxearen produktu sorta bat zozkatuko dugu.
Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak.
Aurten ere jende ugari izan da ''El Conquistador del Fin del Mundo''n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baino gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egin ziren deialdietara.