Itxi

telebista

22:45ean

'Sanjuanak Eibarren 2018' saio berezia, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

San Joan bezperako suaren emankizuna eskainiko du Euskal Telebistak Eibartik eta Muskiztik zuzenean.

San Joan bezperako ospakizunekin bat egingo du Euskal Telebistak gaur. 'Sanjuanak Eibarren 2018' saio berezia izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 22:45ean hasita.

Imanol Artolak eta Maite Eskarmendik zuzenean gidatuko dute emanaldia Eibartik, eta konexioak egingo dituzte Muskizko ospakizunarekin. Luisma Laboa izango da bertatik berriemaile.