telebista
Kirolak
Eusko Label Ligako lehen estropada, gaur, zuzenean, EiTBn
EiTB
Portugaleteko waterpolo txapelketa, Zumaia Flysh Trail mendi maratoia eta Eibarko pilota jaialdia ere eskainiko dira.
Eusko Label Ligako lehen estropada izango dugu ikusgai, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en. 12:00etan hasiko da Bilboko Banderaren emanaldia, Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpiren eta Sara Gandararen kontakizunarekin.
15:30ean, goizean jokatutako Zumaia Flysh Trail mendi lasterketaren berri emango dute Juanan Legorburuk, Jokin Lizeagak eta Anartz Agirrek.
17:00etan 'ETB Kantxa' saioa hasiko da Eibarko Astelena pilotalekutik. Hiru partida jokatuko dira: Mendizabal III-Martija / Elezkano II-Ruiz, Altuna III-Jaka (4 ½-ko San Fermin Txapelketa) eta Dario-Erostarbe / Elordi-Jaunarena. Xabier Euzkitze, Joxean Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira esatariak.
Azkenik, ETB4n, 11:30ean, waterpoloari egingo diote tartea, Emakumeen Nazioarteko Portugalete Hiria Sariko Espainia-Grezia norgehiagoka eskaintzeko. Iñaki Mikeo arduratuko da emankizunaz.