Itxi

telebista

Aste honetan

Bilboko portuaren historiaz arituko dira 'Kresala'n

A.H.

EITB

Horrez gain, kostaldetik doan Donejakue Bidea hartuko du saioak.

Aste honetako ''Kresala'' saioak Bilboko portua hartuko du protagonista moduan eta haren historia eta egungo egoera aztertuko ditu. Jose Ramon de la Fuente erakundearen presidentearekin arituko dira solasean 2010eko emaitzak aztertuz eta portua gaur egungo egoerara eraman duten gertaeren errepasoa eginez.

Horrez gain, mende bat baino gehiago duen usadioari jarraituz, aurten ere Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiak olioa eta bakailaoa oparitu die arrantzarekin lotura duten lagunei. ''Kresala'' tradizio honen lekuko izango da aste honetan.

Donejakue urtea amaitzear dela, kostaldetik barrena doan bidea hartuko du hizpide saioak, eta Donostiako hondartzetan gertatzen ari den harea eskasiaren arazoaz eta auzia konpontzeko hartutako erabakiaz arituko dira.

Amaitzeko, ''Kresala'' saioko aurtengo unerik onenak gogoratuko dituzte, astearte honetan 23:10etik aurrera ETB-1en eta igandean 11:05etik aurrera ETB-2n.