Itxi

telebista

22:30ean

'Setien, el poder de las palabras' dokumentala, ostegun gauean, ETB2n eta eitb.eus-en

EITB

Jose Maria Setien Donostiako gotzain emerituaren ibilbidea eta hitzak oinarri hartuta, Euskal Herriko historiaren 20 urte errepasatuko ditu dokumentalak.

  • Setien

    Setien

Setien, el poder de las palabras dokumentala eskainiko dute gaur gauean, 23:30ean, ETB2k eta eitb.eus-ek. Jose Maria Setien Donostiako gotzain emerituaren inguruko saio berezi honek haren ibilbidea eta hitzak hartuko ditu hizpide Euskal Herriko historia garaikidea gogoratzeko: demokrazia ezarri eta XXI. mendearen hasierara arteko historiaren errepasoa egiteko, hain zuzen ere.

Jose Maria Setien 1970 eta 2002 bitartean izan zen Donostiako gotzaina. Garai hartako gizartean, Eliza Katolikoak pisu moral handia zuen katolikoentzat, baita erlijiosoak ez zirenentzat ere. Testuinguru horretan, haren jarrerek eta adierazpenek aldeko eta kontrako hitzak eragin zituzten.

Dokumentala gotzainaren ibilbide biografikotik harago doa, eta garai historiko ezberdinetan esan zituenak bildu ditu. Gainera, garai ezberdinetan ezagutu zuten pertsonekin aritu da, garaiko gizartean izan zuen pisua ulertu eta haren hitzen bitartez Euskal Herriko historia garaikideko unerik esanguratsuenak errekuperatuz.

Setien, el poder de las palabras ostegunean (uztailak 12) izango da ikusgai, 23:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.