Itxi

telebista

San Fermin Txapelketa, 22:10

Elezkano II-Martija eta Ezkurdia-Rezusta aurrez aurre, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Arratsaldean, erremonteko finala eskainiko dute, Uhartetik zuzenean: Juanenea-Barrenetxea IV eta Ezkurra II-Endika arituko dira nor baino nor gehiago.

Gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en, 'ETB Kantxa' saioak San Fermin Txapelketako binakako partida eskainiko du: Elezkano II-Martija / Ezkurdia-Rezusta. Aurretik, Arretxe-Ezkiroz eta Dario-Lasa bikoteak izango dira aurrez aurre. Jaialdia amaitzeko, berriz, Peña-Untoria eta Etxeberria-Ruiz bikoteen arteko neurketa eskainiko dute. Xabier Euzkitzek, Joxean Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute emanaldiaren kontakizuna, 22:10ean hasita.

Erremonteko finala

Aurretik, 17:45ean, Uhartetik zuzenean, Sanferminetako erremonteko finala eskainiko dute, Juanenea-Barrenetxea IV eta Ezkurra II-Endika bikoteen artekoa. Iñigo Aiestaran eta Manuel Arrizabala 'Matxin II' izango dira bertan gertatzen den guztiaren berri emateko arduradunak.