Itxi

telebista

Pilota

Iruñeko pilota jaialdia, gaur gauean, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Marco Real desafioko hiru partida jokatuko dira: lau t'erdian, binaka eta buruz buru.

Gaur gauean, pilota jaialdia izango da Iruñeko Labriten, eta Euskal Telebista bertan izango da. Marco Real desafioko hiru norgehiagoka jokatuko dira bertan, 22:15ean: J. Retegi pilotaria Artolaren aurka arituko da lau t'erdian; Olaizola II-Mariezkurrena II eta Elezkano II-Merino II, binaka, eta Dario eta Laso, buruz buru.

Hiru partidak zuzenean izango ditugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en Xabier Euzkitzeren, Joxean Tolosaren eta Elena Azpeitiaren kontakizunarekin.

Pilotaren ostean, Juan Manuel Marquez boxeolariari buruzko emanaldi berezia eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak. Manny Pacquiao ezagunaren aurka jokatu zuen aurreneko borrokaldiaz gozatu ahal izango dugu.

Pedro Mari Goikoetxea kazetariak gidatzen duen 'Boxeo Izarrak' saioak udako emanaldi bereziei ekin zien ostiralean. Oraintsu erretiratu diren txapeldun handiak izango ditu protagonista.