telebista
20:00etan
'Historias a Bocados' saioak Bakiora egingo du bisita gaur
EiTB
Surfaz, txakolinaz eta nekazaritza biodinamikoaz arituko da Hung Fai.
-
Hung Fai, aurreko saio batean, Igeldon. (Argazkia: EiTB)
Bakiora joango da bisitan igande honetan Hung Fai 'Historias a Bocados' saioan. Bizkaiko herria txakolinaren sorterritzat dute, eta txakolinaz arituko da, hain zuzen ere, Zabala txakolindegiko Iratxe Eguskizagarekin. Hung Faik mahastietako adarrak eguzkitara begira jartzen lagunduko dio, mahastiek eguzkiaren argia aprobetxatu dezaten. Ondoren, txorizoa txakolinaz bustita prestatuko dute elkarrekin.
Surfa, halaber, Bakioren beste ardatzetako bat da. Juan Pablo Soler Jupa-ren tailerrean arituko da Hung Fai. Surfa egiteko oholak lantzen ditu bertan, eta bere lana egiteko prozesu guztia azalduko dio. Jupak 54 urte ditu eta surfean aritzen da oraindik. Itsasora joango da sukaldariarekin, baina lapak hartzera joango dira, ondoren sukaldean prestatu eta elkarrekin dastatzeko.
Azken historiaren protagonista Gorka Lopategi izango da. Lorezaintza enpresa baten jabea da, eta kontatzeko asko du. Hasteko, etxe pasibo batean bizi da. Etxeko osagai guztiak energiari aprobetxamendurik handiena ateratzeko pentsatuta daude. Barraskiloak prestatuko ditu sukaldean, eta nekazaritza biodinamikoa zer den azalduko dio. Nekazaritza biodinamikoak zoruaren tratamenduarekin eta zaintzarekin du zerikusia eta ilargiaren egutegia eta planeten mugimenduak ditu kontuan.
'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.