Itxi

telebista

22:30ean

'Vascos por el Mundo' saioak Erroma bisitatuko du gaur gauean

EiTB

Gorka Vallejo erreportariak bertan aspaldi bizi diren Pablo, Libe, Itziar, Lander eta Marina euskal herritarren eskutik ezagutuko du hiria.

  • 'Vascos por el Mundo' saioak Erroma bisitatuko du astelehenean. (Argazkia: EiTB)

    'Vascos por el Mundo' saioak Erroma bisitatuko du astelehenean. (Argazkia: EiTB)

Gaur gauean, 'Vascos por el Mundo' saioa Erroman izango da. Gorka Vallejo erreportariak hiria bisitatuko hainbat urtetan bertan bizitzen daramaten Pablo, Libe, Itziar, Lander eta Marina euskal herritarren laguntzaz.

Pablo 29 urteko bilbotarra da. Turismo gidari gisa lan eginez Erroman bizitzeko ametsa bete du. 12 urterekin bisitatu zuen ikaskideekin hiria lehenengoz, eta lekuaz maitemindu zen. Une hartan jakin zuen bertan biziko zela eta lortu du bere nahia.

Libe, berriz, 14 urterekin joan zen Erromara eta itzultzea tokatzen zitzaionean ez zen gai izan, Erromak liluratuta zeukalako. Gaur egun, dantza eta euskal kultura eta folklorea irakasten die erromatarrei.

Itziar, halaber, Erasmus beka batekin joan zen Erromara duela 20 urte. Bertan ezkondu, eta Algorta, amaren jaioterria, oso maite duten hiru seme-alaba ditu.

Landerrek 36 urte ditu eta hegazkin konpainia bateko pilotua da. Lan hegaldi batek eraman zuen Erromara duela hiru urte eta maitasuna ere hantxe topatu zuen.

Marina, azkenik, Iruñeko erizain gaztea da. Mundua ezagutu eta esperientzia berri bila joateko nahiak Erromara eraman zuen, eta han egin dituen hiru urteotan oinarrizko gauza bat ikasi du: dena negoziatu egiten dela Erroman.

'Vascos por el Mundo' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, eitb.eus-en eta ETB2n.