Itxi

telebista

Kirolak

Tourreko 14. etapa eta arrauna, gaur, zuzenean, EiTBn

EiTB

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bandera eta Adegi Bandera eskainiko dira Pasaiatik.

0:21

ETBk eta eitb.eus-ek txirrindularitzarekin ekingo diete gaur kirol emanaldiei. 14:15ean egingo dute bat Frantziako Tourreko 14. etaparekin: Saint-Paul-Trois-Chateaux herrian hasi eta 2. mailako Mendeko gainean amaituko da etapa. Hiru kilometro besterik ez ditu igoerak, baina %10eko pendiza. Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute kontakizuna. 'Gaur Egun' albisteak dirauen bitartean ETB4n eskainiko da Tourra eta ondoren ETB1en.

18:00etan estropadak izango ditugu ikusgai Pasaiatik. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bandera jarriko da jokoan Euskotren Ligako arraunlarientzat, eta Adegi Bandera Eusko Label Ligakoentzat. Mikel Olazabalek gidatuko du emanaldia Ibon Gaztañazpi eta Sara Gandara lagun dituela.