telebista
22:30ean
'Bienvenidos a Grecia', gaur gauean, 'La Noche De' saioan
EITB
Saioak, gainera, Pierce Brosnan eta Meryl Streep aktoreen inguruko erreportajea eskainiko du.
Gaur, 'La Noche de...' saioak Bienvenidos a Grecia, iparraldearen eta hegoaldearen arteko talka kulturala hizpide duen komedia dibertigarria, eskainiko du. Jörg Geissenek, protagonistak, banku aleman batean lan egiten du eta Greziako uharte txiki batera joango da enpresak bertan dituen eraikuntza inbertsioak kontrolatzera. Iritsi bezain laster, bankuarekin akordatutako epeak ez direla bete ikusiko du. Hasiera batean, berri txarrez jositako bidaia jasanezin bat izango da berarentzat, baina pixkanaka iritziz aldatuko du, uharteko biztanle eta kulturarekin geroz eta harreman gehiago duen heinean. Felix Linaresek pelikularen grabazioaren eta Adam Bousdoukos eta Christoph Mari Herst aktore protagonisten datu guztiak emango ditu.
Bestalde, 'La Noche de...'k Pierce Brosnan eta Meryl Streep aktoreak hartuko ditu protagonista. Mamma Mia! sagan bikote papera egiten duten arren, bizitza errealean harreman bat izateko aukerarik dagoen ala ez aztertuko du La pareja ideal atalak.
Horrez gain, Grezian burututako pelikulen grabazio okerrenak gogoratuko ditu saioak.
Amaitzeko, kamera aurrean biluzik atera ziren Hollywoodeko bi aktoreei buruz arituko da Momentos para congelar atala: Scarlett Johansson eta Richard Gere.
'La Noche de... Bienvenidos a Grecia' gaur gauean izango da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.