telebista
Zinema ETBn
'Odolezko diamantea' filma, gaur, ETB1en
EiTB
Sierra Leonako gerra zibilean girotuta, 1999. urtean izandako basakeriak erakusten ditu pelikula honek.
ETB1ek Odolezko Diamantea (Blood Diamond, 2006) filma eskainiko du gaur, abuztuak 1. Warner Bros. enpresak ekoitzi eta Edward Zwick zinemagileak zuzendu zuen lan honetan, besteak beste, aktore hauek aritu ziren: Leonardo DiCaprio, Jennifer Connelly, Djimon Hounsou, Arnold Vosloo eta David Harewood.
1999. urtean, Sierra Leona gerra zibilean murgilduta zegoen. Thriller honek Gobernuaren eta iraultzaileen artean banatutako herrialde baten istorioa erakusten du. Benetako gertakarietan oinarritutako pelikula da, eta gerrak iraun zuen bitartean gertatutako basakeriak kontatzen ditu.
Istorioa Solomon Vandyren (Djimon Hounsou) atxiloketarekin hasten da. Herrixka bateko arrantzale xume bat besterik ez bada ere, Fronte Bateratu Iraultzaileak preso hartuko du horren herriari eraso egin ondoren. Solomon senideengandik aldendu ostean, Poison kapitainaren gidaritzapean, diamante meatzeetan lan egiteko esklabo moduan hartuko dute. Fronte Bateratu Iraultzaileak diamante horiek gerra finantzatzeko erabiltzen ditu, diamanteen salerosketatik ateratako diru hori armak erostera bideratzen duelako. Gobernuak, baina, Frontearen aurka egingo du, eta Poison kapitaina zauritu egingo da erasoan. Kapitaina eta Solomon preso hartu eta Freetown hiriburura eramango dituzte preso.
Ez galdu Odolezko Diamantea filma abuztuaren 1ean, 22:30ean, ETB1en.