Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

Altuna III/Olaizola II, Andre Maria Zuriaren Torneoko finala, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Gainera, Euskal Herriko sega txapelketa finala eta Lekeitioko Zesta Sariaren finala eskainiko dira, besteak beste.

0:10

Gaur, abuztuak 5, Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatuko den pilota jaialdiarekin bat egingo dute zuzenean ETB1ek eta eitb.eus-ek. Partida nagusia Altuna III.a eta Olaizola II.a pilotariek jokatuko duten Andre Maria Zuriaren Torneoko buruz buruko finala izango da. Gainera, Elezkano II-Martija/Arteaga II-Aretxabaleta binakako norgehiagoka eta Victor/Dario lau t'erdiko partida jokatuko dira. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Anduezak egingo dute emanaldiaren kontakizuna zuzenean, 17:00etatik aurrera.

12:00etan, Euskal Herriko sega txapelketako finala eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek Asteasutik zuzenean. Juanan Legorburuk eta Migel Mari Jauregik egingo dute kontakizuna.

Zesta ETB4n

ETB4k eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute Lekeitioko Zesta Sariaren finala, 19:00etatik aurrera. Zulaika-Lopez eta Beaskoetxea-Aldazabal bikoteen arteko norgehiagoka izango da, eta Iñigo Aiestaranek eta Felix Espillak izango dute partidaren kontakizunaren ardura.

12:00etan, gainera, ostiralean Hossegorren jokatutako Gran Slam Sariaren finala eskainiko dute ETB4k eta eitb.eus-ek, Goikotexea-Portet eta Barandika-Etcheverry bikoteen artekoa.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Pilota
  • Telebista