Itxi

telebista

16:00etan

Lekeitioko Antzar Eguna, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Imanol Artolak eta Gorosti Txopiteak egingo dute antzara-jokoaren zuzeneko kontakizuna, 16:00etatik aurrera.

0:19

Lekeitiok San Antolin jaietako egun handiena ospatuko du gaur, Antzar Eguna. Euskal Telebistako kamerak bertan izango dira, antzara-jokoa zuzenean eskaintzeko. Imanol Artolak eta Gorosti Txopiteak egingo dute kontakizuna, eta Maite Eskarmendik eta Iñigo Agirrek Lekeitioko portuan dauden protagonisten iritziak jasoko dituzte.

Besteak beste, Koldo Goitia Lekeitioko alkatea, Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura diputatua, Arantza Bengoetxea Lea-Artibaiko arraunlaria, Baserri eta Txankarra lekeitiar ezagunak, Ana Goitia ETBko aurkezlea, Idoia Azkorta Lekeitioko Etorkizuna Dantza Taldeko kidea, eta Rosa Mari Idoiagabeitia eta Edurne Valencia 'Hauxa2' saioaren kolaboratzaileak elkarrizketatuko dituzte emanaldian zehar.

300 urte baino gehiagoko tradizioa da antzara-jokoa eta ikusmin handia sortzen du urtero. Lekeitiokoak ez ezik, Lea-Artibai eskualdeko kuadrillek ere hartzen dute parte bertan. 90 potinek hartuko dute parte aurten ikuskizun honetan.

Emanaldia 16:00etatik aurrera jarraitu ahal izango da, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.