telebista
22:30ean
Bartzelonako euskal gastronomia, gaur gauean, 'Juego de Cartas' saioan
EITB
Javi Sierra aurkezleak Txapeldun Egarri, Anardi, Igeldo eta Bertso Taberna jatetxeak ezagutuko ditu.
Gaur gauean, 'Juego de Cartas' saioa Bartzelonan zehar mugituko da bertan dauden euskal jatetxeak ezagutzeko. Gainera, euskal gastronomiak Katalunian duen prestigioaz ohartuko da Javi Sierra aurkezlea.
Hasteko, Jordi Navarro Euskal Herria maite duen katalana ezagutuko dute. Txapeldun Egarri jatetxea du Bartzelonako Sant Andreu auzoan.
San Antoni auzoan, Anardi jatetxea ezagutuko dute. Renata Moreira brasildarrak darama horren gidaritza, Oihana azpeitiarrarekin batera.
Hurrengo lehiakidea Ana Lopez de La Madrid Satrustegi izango da. Familia du Donostian, eta Igeldo izena jarri dio Bartzelonako l'Example auzoan duen jatetxeari.
Horietan egon ondoren, Bertso Taberna Gracia auzoko jatetxea ezagutuko dute, Iker Amas donostiarrarena.
'Juego de Cartas' gaur, 22:30ean, izango da ikusgai, eitb.eus-en eta ETB2n.