Itxi

telebista

Audientzia

'Juego de Cartas' saioak % 11,0ko audientzia zatia izan zuen astelehenean

EITB

Errioxako euskal jatetxeak protagonista hartu zituen atalak denboraldiko daturik onena lortu zuen.

  • 'Juego de Cartas' saioa Errioxan izan zen astelehenean

    'Juego de Cartas' saioa Errioxan izan zen astelehenean

Astelehenean, 'Juego de Cartas' saioak denboraldiko daturik onena lortu zuen: % 11,0ko audientzia zatia. Errioxako lau euskal jatetxe izan zituen protagonista saioak, eta, ohi denez, lau horien artean onena zein den erabaki behar izan zuen Javi Sierra sukaldariak. Emanaldiak 211.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin-eremuan.

Bigarren denboraldi honetan, 'Juego de Cartas' saioak % 9,0ko audientzia zatia eta 186.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu, batez beste.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista