telebista
22:30ean
Komunitateko hauteskundeak, gaur gauean, 'VPO' saioan
EITB
Idoia eta Andoni bizilagunen elkarteko presidente izateko lehiatuko dira.
-
"VPO: Vecinos por Obligación" saioko bizilagunak (Argazkia: EiTB)
Gaur gauean, komunitateko hauteskundeak egingo dituzte 'VPO: Vecinos por Obligación' saioan. Idoia eta Andoni izango dira bizilagunen elkarteko presidente izateko hautagai nagusiak. Emakumeak Idoiaren alde jarriko dira eta gizonak Andoniren alde. Bi aldeen arteko borroka honetan, joko zikina eta trikimailuak erabiliko dituzte batzuek zein besteek.
Ane Gabarain, Maribel Salas, Miriam Cabeza, Dani Perez, David Pinilla, Diego Perez, Borja Perez, Leire Ruiz eta Iñigo Salinero daude 'VPO' saioko aktore zerrendan.
'VPO' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.